XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

33. artikulua. Interesdun-aniztasuna

Eskaera, idazki edo komunikazio batean interesdun bat baino gehiago bada, interesdun horiek espresuki adierazitako ordezkari edo interesdunarekin egingo da egin beharreko jarduna; eta ezer adierazten ez bada, berriz, idazkian agertzen den lehenengoarekin.

34. artikulua. Interesdunak identifikatzea

Legez ezarritako forman zabalkundea eman ez zaion prozedura baten instrukzioa egitean ikusten bada badirela beste pertsona batzuk eskubide edo bidezko eta zuzeneko interesen titularrak, espedientean zehar identifikatuak eta prozeduraren ebazpenak uki ditzakeenak, prozedura izapidetzen ari dela jakinaraziko zaie pertsona horiei.

IV. TITULUA

HERRI-ADMINISTRAZIOEN JARDUERA

I. kapitulua. Arau orokorrak

35. artikulua. Herritarren eskubideak

Herritarrek herri-administrazioekiko harremanetan eskubide hauek dituzte: